Archivo » 2010 » abril
Fermin Muñozek San Sebastián: historia y anécdota de sus fiestas conmemorativas hasta el año 1925 liburua aurkeztu du
viernes 30 de abril de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Fermín Muñozek San Sebastián: historia y anécdota de sus fiestas conmemorativas hasta el año 1925 liburua aurkeztu du gaur Liburutegi Nagusian. Bertan hiriko jaiak aztertzen ditu: San Juan eguna, zezensuzkoa, sokamuturra, entzierroa, idi apustuak, idi probak, inauteriak, euskal jaiak, Urumea ibaiko irteerak eta abar. Donostia Kulturak argitaratu duen liburuak hiriko historiari ekarpen interesgarria egiten dio, parodian eta inauterian oinarritzen diren gure festen izaera umoretsua aldarrikatuz.
Fermín Muñozek (Donostia, 1922) erretiroa hartu ondoren historia arloko ikerketak egin ditu, bereziki hiriko XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierari buruzkoak: harresien suntsipena, hiriaren zabalguneak, Urgull, Ulia, Urumea ibaia, Donostiako elizak… eta beste hainbat gai. Gaur arte 21 liburu argitaratu ditu eta bizpahiru argitaratzeko zain.

