Archivo » 2010 » abril

San Telmo Museoak irudi berria aurkeztu du

Gaur goizean aurkeztu da San Telmo Museoko irudi berria. Euskal Herriko museorik zaharrenak, San Telmo Museoak, zaharberritze arkitektoniko, museologiko eta museografiko proiektua egin eta gero, etapa berri bat irekiko du.

Zaharberritzearen barne museoaren diskurtsoa ere eguneratu egin da. San Telmoko diskurtsoak gizabanakoa ardatz bezala edukiko ditu eta bisitariei euskal gizartearen historian eta kulturan zehar ibilbide bat egitea proposatuko die.

Pertsonak, beraz, diskurtsoaren protagonistak izango dira, eta objektuak gizabanakoaren gizarte bizitzaren lekukoak izango dira.

Aldaketa hau transmititzeko, irudi erakargarri eta argi bat izango du museoak. Irudiak, erakunde bezala, bere sendotasuna trasmitituko du eta aldi berean hiritarren pretzepzioan hurbila izango da.

26 proposamen onartu ziren irudi berria eskuratzeko egin zen lehiaketan eta Visual enpresari esleitu zitzaion.

Visualek aurkeztutako irudia orijinala da. Akronimoa erabiltzeak suposatzen duen xalotasunaren barne, hau osatzen duten hizkiak pertsonalizatu egin dira, bere identifikaziorako beste inongo erakunde edo entitatek berdinak izango ez dituela ziurtatuz.

Irudi berria osatzen duen STM akronimoak, bestalde, museoaren izen osoa modu irakurterrazean darama beti aldamenean. Bestetik, proposamenak museoak barne dagoen erakundeekin duen lotura kontutan hartzen du , Donostia Kultura eta hiriko udala, alegia.

Irisgarritasuna hobetsi egin da, bera gutxitu lezakeen inolako efekturik ez zaiolako gehitu irudiari eta erabilitako letra oso argia delako eta kontrastea handikoa.

Bestalde, museoaren irudi berria beste logoekin elkartzean nola funtzionatuko duen hoberen erakutsi duen proposamena izan da Visualena, etorkizunean egingo diren erabilera askoren adibideak jarriz.

Irudia beraz gainera, Visualen proposamenak lema bat darama: “Zatoz zugana”. Lema honek museoaren espiritua biltzen du, gizabanakoak San Telmon bere burua islatuta aurkituko duenaren ideia, bai objektuetan, bai gertaeratan eta baita biziko dituen esperientziatan ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.