Archivo » 2010 » abril

Dantza Sariek eta Gala batek emango diote amaiera Dantzaren Hilabeteari Donostian

Asteburu honetan izango diren bi ekitaldiekin amaituko da Dantzaren Hilabetea. Larunbatean, maiatzak 1, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Sarien zortzigarren edizioari dagozkion sariak emango ditu. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Antzoki Zaharrean eta sarrera doan izango da. Jon Vallejo (Dresdengo Operako Balleteko bakarlaria) da Errebelazio Saria eta Mónica Zamorari (Birmingham Royal Ballet-eko dantzari nagusi ohia) egokitu zaio Arte Ibilbidearen Saria.

Igandean, maiatzak 2, Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala ospatuko da Victoria Eugenia Antzokian. Ikuskizunaren protagonista nagusia Alicia Amatriain izango da (Stuttgarteko Balleteko dantzari nagusia). Ekitaldian 2009ko Dantza Sari Nazionalerako bere izendapena eskertuko du. Emanaldiaren bi zatitan hartuko du parte ere Jon Vallejo sarituak. Horiez gain, honako hauek ere parte hartuko dute: Santamaría Compañía de Danza (Juan Carlos  Santamaría, 2008ko Dantza Sari Nazionala), Malandain-Ballet Biarritz, Aukeran, Kukai, Dantzaz, Tapeplas, Verdini Dantza Taldea eta Acroindar. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webguneko dosierren atalean daukazue, Donostia Kulturaren  arte eszenikoen atarian.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.