Archivo » 2010 » abril

Asteko agenda: apirilak 26-maiatzak 3

Hilaren 30era arte dugu Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia eta, gainera,  dantza (Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala), zirkoa (Cirque du Soleil), literatur solasaldiak, musika (The Posies, Munlet, Mendetz), besteak beste.

La agenda del 26 de abril al 2 de mayo. Este apunte en castellano.

Esan bezala, Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia apirilaren 30era arte izango da. Jaialdiak egoitza nagusia Victoria Eugenian dago, baina badaude ere antzokitik kanpoko ekitaldi franko ere.

Dantzaren alorrean, Dantza Sariak banatuko dira maiatzaren 1ean Antzoki Zaharrean eta hurrengo egunean, maiatzaren 2an, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIV. Gala ospatuko da Victoria Eugenian.

Zirkoa ere egongo da aste honetan Donostian. Munduko konpainiarik ezagunena, gainera. Antonio Elorza Belodromoan egongo baita Cirque du Soleil Saltimbanco ikuskizunarekin apirilaren 28tik maiatzaren 2ra.

Literaturaren esparruan, gaur, apirilak 26 Harkaitz Canok Liburutegi Nagusian euskaraz gidatzen duen solasaldian Oier Guillanen Eskuen sustraiak liburuaz arituko dira. Bihar, apirilak 27, Corman Mc Carthy idazlearen La carretera jorratuko dute toki berean Beatriz Monrealek gaztelaniaz gidaturakoan. Azkenik, Narratzaileen Txokoaren hitzordu berria dago apirilaren 28an Ernest Lluch Kultur Etxean.

Musika egitarauari dagokionez bi kontzertu nagusi daude aste honetan Donostikluba Zirkuituan: alde batetik, apirilaren 30ean Mendetz, Olimpic eta Munlet taldeak arituko dira Egiako Gazteszenan; bestetik, The Posies, Muy Fellini eta Giorgio Bassmatti arituko dira Guardetxean maiatzaren 2an. Tokiko Taldeen Erakustaldian apirilaren 28 Desastre Accidental (FNACen) eta The Hostile apirilaren 29an (Le Bukowskin). 45. Heineken Jazzaldiaren Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuan R. S. Factor izango dugu 27an Altxerrin.

Kontutan hartzeko beste bi ekimen ere aipatuko ditugu: alde batetik, Ibiltariaren XVI. Astea ospatuko da apirilaren 26tik 30era bitartean Intxaurrondoko Ipar Haizea Elkartean; bestetik, Ernest Lluch Kultur Etxeak Amarauna Proiektua (1950-2010) abiatuko du apirilaren 29an Javier Sadak eta Iñaki Egañak emango duten hitzaldiarekin. Javier Mina arituko da moderatzaile lanetan.

Hona hemen apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitarteko agenda.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.