Archivo » 2010 » abril

Olatu Talka: apirilaren 25eko agenda eta itxiera kontzertua

Egun zoragarria dugu gaur eta hirian jende mordoa dabil Olatu Talka jaialdiak antolatutako ekitaldietan murgilduta. Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izan dadin bultzatzeko hautagaitzak antolaturikoa da gure jaialdi hau.

Igandean Europako ereserkia (Beethoven-en Alaitasunaren oda) abestuz esango diogu gero arte Olatu Talkaren amaiera-kontzertuan, Gipuzkoako musika eta kultur erakunde garrantzitsuenekin batera. Ekitaldia apirilaren 25ean arratsaldeko 19:00etan hasiko da Alderdi Ederen eta, Oscar Terol eta Karlos Arguiñano bikotearen dinamizazioaz gain, ondorengo hauek arituko dira: La Oreja de Van Gogh, Maite Arruabarrena, Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkartea, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia, Donostialdeko Musika Eskolak, Musikene, Easo Abesbatza, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko abesbatzak.

Ekitaldia Juan José Ocón-ek zuzenduko du, Euskadiko Gazte Orkestraren eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako irakasleak. Antolakuntzan parte hartu dute Donostiako hainbat heziketagunek (musika, dantza eta hezkuntza orokorrekoak). Dena ahalbidetuko dute hiritarren laguntzak eta Kutxaren babesak.

Prest dago jada donostiakultura.com-eko dossierren atalean apirilaren 25eko agenda (doc eta pdf formatuetan). Hona hemen lotura zuzena apirilaren 25eko agendara (pdf formatuan).

Ziur egon zure gustuko zerbait topatuko duzula Olatu Talka webgunean, bertan data, hautagaitzaren ardatz eta kategorien araberako ibilbideak dituzu ere.

Komunikazioa: 687 409011 (Jaione), 687 409012 (Mikel).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.