Archivo » 2010 » abril
Kandido Urangak Miranderen inguruan lana estreinatuko du Ernest Lluchen
miércoles 21 de abril de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Bihar, apirilak 22, Kandido Urangak “Miranderen inguruan” bere lan berriaren estreinaldia eskainiko du Ernest Lluch Kultur Etxean. Ekitaldia areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) izango da 19:30ean hasita.
Jon Mirande euskal literaturaren egile nagusienetako bat da. Bide berriak ireki zituen eta bere ausardia ez zen garaiko (ez geroko) mugatan geratu. Kandido Uranga urteetan egon da Miranderen obran murgilduta, bere testuetatik abiatuta pertsonaia konplexu honen perfil dramatizatua sortu ahal izateko. Kandido Urangak Fran Lasuenen zuzeneko musikaz aberastu du “Miranderen inguruan”.
Ekitaldi hau Erakusleihoa programaren barruan antolatu da.

