Archivo » 2010 » abril

Kultur etxeetan garatuko den B aldea programazioa aurkeztu da

CARA B – B ALDEA hiriko Kultur Etxeetan garatuko den programazio kontzeptu berri bat da. Ez da programazio berezi bat. Zigilu bat, logo bat da eta ondorengoak identifikatuko ditu.

B ALDEA izenaren baitan garatuko diren lehen jarduerak.

- hirian gauzatzen diren kultura-jardueren inguruan begirada desberdina dakarten programazio kontzeptu eta jarduerak. Aberastea, osatzea, “diskoaren beste aldea” izatea da helburua, eta hori da Donostia Kulturako Kultur Etxeak identifikatzen dituena.

- formatu txikia, hurbilekoa, mimatua, zaindua, Kultur Etxeek eskaintzen duten herritarrekiko harremana bezala.

- hausnarketari, pentsamendu kritikoari, elkarrizketari, esperientzien trukeari irekitako gune bat.

- bereziki publiko gazteari zuzendua, baina baita hurbiltasuna, ikaskuntza eta ezagutzak eta esperientziak partekatzea bilatzen duen publikoari ere.

- sareko lana, garrantzitsuena gehitzea izanda: publikoa eta pribatua, departamentuen artekoa, erakundeen artekoa, mestizoa…

Hiriko Kultur Etxeak espiritu horrekin identifikatzea da Donostia Kulturaren xedea, jarduerak beste hainbat lekutan egin daitezkeen arren, esaterako, Unibertsitateko Campusean. Kultur Etxeek burutzen duten programazio hurbila eta parte-hartzailea ekitaldi handien itzalpean geratu ohi da eta programazio horri balioa eman nahi zaio.

Une honetan, EHU eta El Diario Vasco laguntzaileen artean daude, eta Donostia Kulturak hitzarmenak sinatu ditu haiekin. Programazio hau etorkizunean ezar dadin lehen urratsak emango dira aurten, eta eragile, instituzio… gehiago gehitzea espero da.

Sarritan logoak programazio berriak ekarriko ditu, Liburuaren Egunari edo Giza Eskubideen Zinemaldiari lotuta jarraian aipatuko ditugunak bezala.

Baina beste kasu batzuetan, logo honen helburua jada abian diren programei balioa ematea izango da, eta horiek berretsi eta balio handiagoa eman nahi diegu. Esaterako, hiriko taberna eta lokal desberdinetan maiatzean zehar azken 19 urteotan ospatu den Poltsikoko Antzerkiaren Jaialdia.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.