Archivo » 2010 » abril
Raul Zelik idazle alemaniarra Liburutegi Nagusian apirilaren 22an
jueves 15 de abril de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Raul Zelik idazle alemaniarrak, Lagun armatua bere azken nobela aurkeztuko du, datorren apirilaren 22an, 19:30ean, Konstituzio plazako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Idazlea, EuskAlemako Petra Elser eta Ibon Ulibarrirekin batera solasean arituko da liburuaren inguruan.
Antolatzaileek irakurleak gonbidatu nahi dituzte hitzaldiaren aurretik liburuari buruzko iruzkinak egin ditzaten liburutegiko blogean.
Nobela Txalapartak argitaratu du, euskarazko bertsioa Edorta Mataukorena da eta Goethe-Institut erakundearen laguntza jaso du. DK Literatura programako solasaldi hau gaztelaniaz izango da eta amaieran egileak liburuak sinatuko ditu.

