Archivo » 2010 » abril
Egun bat edo bi eta Gipuzkoa: 1936-1950. Kronika beltzean (eta zurian) erakusketak Giza Eskubideen VIII. Zinemaldian
miércoles 14 de abril de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Apirilaren 23tik 30era izango den Giza Eskubideen VIII. Zinemaldian bi erakusketa hauek izango dira ikusgai: Deborah Metsch argazkilari frantziarraren Egun bat edo bi eta Gipuzkoa: 1936-1950. Kronika beltzean (eta zurian).
Egun bat edo bi erakusketa Ernest LLuch kultur etxean ikusi ahal izango da apirilaren 15etik maiatzaren 8ra arte. Afrika, Mauricio Uharteak, Florida eta beste hainbat lekutan eginiko argazkiekin egileak bidaiaren nolabaiteko eguneroko intimo bat osatu du, azkenik argazkilari eta ikusle bera elkartzen dituena. Erakusketa hau B aldea:beste ikuspegiak programaren baitan antolatu da.
Gipuzkoa: 1936-1950. Kronika beltzean (eta zurian) Kutxako Fototekak utzitako argazkien aukeraketa bat da. Gerra Zibilean eta gerraosteko lehenengo urte gogorretan Gipuzkoan bizitako egoera eman nahi du ezagutzera. Erakusketa hau Liburutegi Nagusian izango da ikusgai apirilaren 15etik maiatzaren 15era arte.
Informazio gehiago donostiakultura.com gunearen dossierren atalean.

