Archivo » 2010 » abril

Asteko agenda: apirilak 12-19

Aste honetako agenda ere ondo beteta dator: antzerkia (Héctor Alterio eta Pepe Sacristán eta Camarada K), dantza (Dantzaz Konpainia), zinema (Mugaldekoak tv-movie-aren estreinaldia), musika (tokiko taldeak eta Gaztemaniak programaren zita berria Bear in Heaven taldearekin), literatura (Haur Liburuaren Eguna)…
La agenda del 12 al 19 de abril. Este apunte en castellano.

Antzerki-eskaintzak bi hitzordu nagusi ditu: Héctor Alterio eta Pepe Sacristán aktoreek osatzen duten bikotea egongo da16an eta 17an Victoria Eugenian Dos menos antzezlanarekin; gainera, Camarada K aurkeztuko du Producciones del Mar konpainiak Lugaritzeko Imanol Larzabalen, 16tik 18ra.
Dantzak beste bi hitzordu ditu: Dantzaz Konpainiaren Atalak VII izango dugu Victoria Eugeniako Clubean eta Antzoki Zaharrak Ángela Cruces-en ikuskizuna (Mosaico flamenco) hartuko du apirilaren 16an, gaueko 21:00etan.
Zineman, berriz, kultur etxeetako ohiko bideo-forumez gain, ETBk eta Tentazioak ekoitzi duten Mugaldekoak (2010) tv-movie-aren estreinaldia izango da Victoria Eugenian apirilaren 14an. Egun horretan bertan, Antzoki Zaharrean kasu honetan, Fuga sin fin (The Last Run, 1971) filma emango dugu, Nosferatu zikloaren barruan.

Musikaren faltarik ere ez dugu izango egitarauan. Tokiko Taldeen Erakustaldian bi emanaldi ditugu: apirilaren 13an, 15 grados taldea arituko da Victoria Eugenia Clubean eta apirilaren 14an, Fairlight FNAC aretoan. 45. Heineken Jazzaldiaren Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuan Stay Blues eta The Hot Wok izango ditugu 15ean eta 16an, hurrenez hurren, FNACen. Gaztemaniak programak beste kontzertu bat antolatu du Egiako Gazteszena aretoan: Bear in Heaven eta Prim  Lane taldeena, hain zuzen, apirilaren 14an. Azkenik,  Donostikluba Zirkuituaren barruan, 100 % Gourmet (Urban Donostikluba Sessions) dugu apirilaren 17an Bidebietako Kontadores gunean.
Literaturaren esparruan, hiru solasaldi daude Larrotxenen (Itsasoa zikloa 13an), Ernest Lluch-en (La lengua absuelta Canetti-rena 15ean) eta Loiolan (Vivir sin miedo. Soltando la carga, 15ean hau ere).
Debora Metsch-en erakusketa zabalduko da (Egun bat edo bi) hilaren 15ean Ernest Lluch Kultur Etxean eta 19an Murakamiren Superflat. The New Pop Culture Okendon. Bertso afaria dago Altzan apirilaren 17an, Jexus Mari Irazu eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Mendia eta Natura proiekzioak, berriz,  19tik 21era Okendo Kultur Etxean.
Haurrei zuzendutako jarduerei dagokienez, hiru ekitaldi hauek azpimarratuko ditugu, denak 17an: El Valiente Desperaux filma Lugaritzen; Maps, Nats Nus Dansa taldearen saioa Egian; Txalo Produkzioek prestatutako Ali Antzoki Zaharrean. Gogoratu ere Haur Liburuaren Egunari dagozkionak gaur ospatuko direla Haur Liburutegi Nagusian, Kamishi bai bereziarekin eta Juan Carlos Alonso psikologoak Irakurzaletasuna sustatuz ikastaroa gidatuko duela 14tik 16ra aipatu liburutegian.
Hona hemen apirilaren 12tik 19ra bitarteko agenda, baita haurren agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.