Archivo » 2010 » marzo
Emakumeen Nazioarteko Eguna Donostiako kultur etxeetan
jueves 04 de marzo de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, Donostia Kulturak kultur etxeetan ospatuko diren hainbat jarduera proposatzen dizkie herritarrei. Casares-Tomasene, Larrotxene, Loiola eta Egia kultur etxeek hainbat kultura-programa antolatu dituzte, auzo bakoitzeko emakumeen elkarteekin batera eta haiek protagonista izanda. Donostiako Udaleko Berdintasun Atalak lagundu egitasmoa.
Día Internacional de la Mujer en los centros culturales. Este apunte en castellano.
Elkarte horiek urtean zehar burutzen duten lana ezagutzera ematearekin batera (arte plastikoak, eskulanak, argazkilaritza, dantzak…), antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, eta abar izango dira. Jarduera guztietan modu batean nahiz bestean emakumea izango da protagonista.
Jarduera hauek antolatzeko orduan, azpimarratzekoak dira elkarteetako emakumeen partehartze handia, eta emakume horien eta kultur etxearen arteko elkarlana. Auzoetan jada errotuta dauden programak baitira. Esaterako, Larrotxene eta Casares-Tomasene kultur etxeetan, 22 eta 25 urte daramatzate, hurrenez hurren, Intxaurrondon eta Altzan emakumearen asteak ospatzen.
Egitarau honetan parte hartze duten elkarteak hauexek dira:
Intxaurrondo: Lagunak Etxandre, Intxaurrondo-Berriko Emakumeak eta Garraldi Gizarte Zentroa.
Egia: Dandai.
Altza: Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar.
Loiola: La Liga de la Leche.
Jarduera guztiak biltzen dituen programa duzue donostiakultura.com-eko dossierren atalean.

