Archivo » 2010 » marzo
Haur Liburuaren Eguneko ekitaldiak apirilaren 12ra pasako dira
miércoles 31 de marzo de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina aurten egun hori jai eguna denez, ospakizunak apirilaren 12an izango dira.
Liburutegi Nagusiko Haur Sailean (Fermin Calbeton kalea) Kamishibai ipuinaren ordua egingo da arratsaldeko 18:00etan, 3tik 5 urte bitarteko haurrentzat. Gainera, udal sareko hainbat liburutegik jarduerak antolatuko dituzte apirilan zehar, egun hau eta apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko.
Bestalde, Juan Carlos Alonso psikologoaren eskutik, Irakurzaletasuna sustatuz ikastaroa antolatu da, apirilaren 14, 15 eta 16an arratsaldeko 18:00-19:30 bitartean. Ikastaroaren helburua guraso eta hezitzaileei irakurzaletasuna sortu eta eusten laguntzea eta horretarako estrategiak eskaintzea da. Horretaz gain irakurzaletasuna eta balio positiboen transmisioa sustatuko duten kalitatezko haur literaturako hainbat material aurkezteko da. Informazio gehiago eta ikastaroan izen emateko…

