Archivo » 2010 » marzo

Asteko agenda: martxoak 29-apirilak 12

Aste Santuan bete-betean sartu garen honetan, datozen hamabost egunetako egitaraua biltzera goaz ohar honetan. Antzerkia (Las vacaciones de Josefa, Philippe Genty eta Circus Klezmer) eta musika (La Habitación Roja, Chain & The Gang, Brant Bjork, Celtas Cortos) nagusi.

La agenda del 29 de marzo al 12 de abril. Este apunte en castellano.

Antzerki-eskaintzak hiru hitzordu ditu datozen egunetan: Las vacaciones de Josefa antzezlana ekarriko digu Txalok apirilaren 2tik 4ra Antzoki Zaharrera; Philippe Gentyk sortutako Voyageurs Immobiles dastatzerik izango dugu apirilaren 9an eta 10ean Victoria Eugenian; amaitzeko, apirilaren 10ean, Circus Klezmer izango dugu Egiako Gazteszena aretoan.

Zineman, berriz, gaur, martxoak 29, Ernest Llucheko bideo-forumean El hombre de Alcatraz (Birdman of Alcatraz, 1962) ikusteko parada dugu. Toki berean, apirilaren 12an, Pedro Almodovarren Todo sobre mi madre (1999) filma proiektatuko dute eta Casares-Tomasene Kultur Etxean Shakespeare enamorado (Shakespeare in love, 1998).

Musikaren falta ez dago egitarauan. Bihar, martxoak 30, Gaztemaniak berpiztuaren Donostiako lehen emanaldia dugu Egiako Gazteszena aretoan: La Habitación Roja eta Peachy Joke taldeak. Chain & The Gang egongo da Le Bukowskin apirilaren 6an,  Donostikluba Zirkuituaren barruan, eta Urban 13 (Urban Donostikluba Sessions) apirilaren 10ean Bidebietako Kontadores gunean. Kartel hirukoitza apirilaren 9an Altzan: Brant Bjork, Arenna eta The Dirty Pink Ladies. Apirilaren 11n, berriz, Celtas Cortos Victoria Eugenian, Cadena 100 irratiaren eskutik.

Haurrei zuzendutako jarduerei dagokienez, Piedra a piedra antzezlana izango dugu Okendo Kultur Etxean eta Winkyren zaldia (2005) filma Lugaritzen apirilaren 10ean, ahaztu gabe apirilaren 11ra bitarte ekitaldi eta ordutegi bereziak izango dituztela Urgulleko zerbitzuek: Natur Txokoa, Liburutegia eta Historiaren Etxea.

Hona hemen apirilaren 5etik apirilaren 12ra bitarteko agenda, baita haurren agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.