Archivo » 2010 » marzo

Honeymoons, Goran Paskaljevicen filmak zabalduko du apirilaren 23an Giza Eskubideen VIII. Zinemaldian

Serbiar zinemagileak jasoko du Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

Honeymoons Goran Paskaljevic serbiar zinemagilearen azken filmak zabalduko du Donostiako Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia heldu den apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian. Inaugurazio-ospakizunean, Paskaljevicek (azken hiru hamarkadetako europar zuzendari garrantzitsuenetako bat) Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria jasoko du, lehenago Pilar Bardem, Elias Querejeta eta Jose Luis Borauri esleitutakoa.

Honeymoons, la película de Goran Paskaljevic inaugurará la octava edición del Festival de Cine y Derechos Humanos, este apunte en castellano.

Goran Paskaljevic Belgraden jaio zen 1947an, 30 bat dokumental inguru eta fikziozko 15 film luze egin ditu eta horiek mundu osoko zinemaldietan izan dira sarituak. Paskaljevic bizi den munduaren errealitateari bereziki atxikitzen zaio, bere filmetan egungo gizarteaz mintzatzen da, gerraz, inmigrazioaz, xenofobiaz…, guztiak ere bere filmografia osoan aztarna utzi duten gaiak eta bere garaiarekin konprometitutako zinemagile honen erakusgarri.

Honeymoonsek, Venezian emana eta Valladoliden irabazle ateratakoa, egungo Europako inmigrazio-istorio bat kontatzen du. Bizitza hobe baten esperantzan, bi bikote gaztek beren herrialdeak utzi dituzte. Maylinda eta Nik-ek Albania utzi dute Italiara itsasontziz joateko eta, han, beren maitasun debekatua bizitzeko asmoz. Vera eta Marko Serbiatik alde egin dute trenez Austriara bidean Hungaria zeharkatuz. Marko trebetasun handiko biolontxelo-joleak Vienako Orkestra Filarmonikoan sartzeko aukera izan du. Aldiz, arazoak mugara hastean hasi dira bi bikoteentzat, paperak legez eduki arren. Agindutako Lurtzat jotako Europan beren ametsak errealitate bihurtzeko itxaropenak desegin egiten dira.

Informazio gehiago, tartean aurten emango diren film batzuk, donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean.

2 comentarios

  1. Karmele
    17 Marzo 2010, 20:17

    Honeymoonsek-i buruz: “Agindutako Lurtzat jotako Europan beren ametsak errealitate bihurtzeko itxaropenak desegin egiten dira.” A ze topikazoa argumentua! (hala ere pelikula ona izan daiteke, ez det kontrkoa esaten baino… joder! Edo gidoientzako ideiak falta dira zinema munduan edo kazetariek pelikulak kontatzerakoan esaldi estandarizatuak erabiltzen dituzte!

  2. donostiakultura
    18 Marzo 2010, 11:35

    Bigarrena izango da, Karmele. Hori eta presa. Ea, behintzat, filma gustoko duzun.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.