Archivo » 2010 » marzo

Olatu Talka, lehen selfmade jaialdia

OLATU TALKA-kartela

Otsailaren 5ean eta 11n, 2016ko Hautagaitzaren Bulegoak hiriko kultur eragileekin eta komunikabideekin egin zituen bilera batzuk, Olatu Talka jaialdia antolatzeko asmoarekin. Bilera horien ondorioz, baita diziplina anitzeko profesionalekin, norbanakoekin eta zaletuekin eginiko elkarlanaren ondorioz, 100dik gora proposamen jaso dira. Olatu Talkaren lehen zirriborroaz gain, jaialdiaren irudi ofiziala ere aurkeztu dugu. Irudia donostiakultura.com dossierren atalean duzue eskuragai.

2016 Bulegoak eskertu nahi du ekimen honek jaso duen berotasuna eta programaren lehen zirriborroa eman nahi du ezagutzera, osatzen ari garen egitarauaren lehen hurbilpena.

Amaieratik hasiko gara. Asmoa da jaialdia kontzertu batekin ixtea. Bertan 400 instrumentista eta 1.000 ahotsetik gora bildu nahi ditugu Europar Batasuneko ereserkia, Alaitasunaren oda, 3 hizkuntzatan kantatzeko.

Hiriko 14 dantza-eskolek, berriz, dantza ikuskizuna egingo dute; gainera, nahi duenak mikrofonoa hartzeko aukera izango du. Izan ere, Speaker´s corner, kontatzeko txokoa, eta hiriko toki ezberdinetan gauzatuko den Open Mic musika-guneak zabalduko baititugu.

Era berean, kirola eta bizitza osasuntsua nahasiko duten hainbat proposamen izango dira hirian zehar prestatuko diren 20 gune baino gehiagotan.

Esan bezala, jaialdiaren irudi ofiziala ere ezagutzera eman nahi dugu. Kasu honetan ere, hiritarrek proposatutakoa. Ceinpro ikastetxeko diseinu grafikoko ikasleek 25etik gora irudi-proposamen egin zituzten eta, azkenean, Aiala Lucero ikasleak eginikoa aukeratu da.

Era berean, laster izango dugu Olatu Talkaren webgunea martxan, jaialdia ezagutzera emateko gune berezitua. Webgunean bi alor ezberdin egongo dira: alde batetik, informazio praktiko osoa egongo da eskuragai; bestetik, guneak erabiltzaileek elkar eragiteko txokoa izango dute. Bertan, hiritarrek irudiak eta bideoak bidaltzeko aukera izango dute, baita hiriko kaleetan dantzatuko diren koreografiak dantzatzeko urratsak ikasteko ere.

Olatu Talka jaialdiaren aurrerapena da hau, baina argitu nahi dugu oraindik itxi gabe dugula egitaraua eta, oraindik, ez dugula baztertu jasotako proposamen bakar bat ere. Gauzak horrela, hiritar, artista eta “saltseroei” esan nahi diegu garaiz dabiltzala proposamen gehiago egiteko.

2016ko Hautagaitzarekin harremanetan jartzeko, idatzi lasai info@sansebastian2016.eu posta elektronikora. Gure telefono zenbakia 943 48 33 44 da eta, gure webgunea, www.sansebastian2016.eu.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.