Archivo » 2010 » marzo

Asteko agenda: martxoak 1-8

Aste honetan ere badago jendea asebetetzeko eskaintza nahikoa: musikala (Fiebre del Sábado Noche), antzerkia (La lengua de las mariposas), zinea (Nosferatu: La huída)…

La agenda semanal: 1-8 de marzo. Este apunte en castellano.

Musikala izango da nagusi aste honetan Donostian. Izan ere, martxoaren 4tik 7ra Fiebre del Sábado Noche egunero ikusteko parada izango baitugu Victoria Eugenian. Antzerkia izango dugu ere Gazteszenan (Egia)n. Manuel Rivas idazlearen La lengua de las mariposas testuan oinarritutako lana taularatuko baitu 6an eta 7an Katubeltz konpainiak.

Zinema gustuko duenak Antzoki Zaharrean du La huída (The Getaway, 1972)Nosferatu programa barruko 70etako thriller estatubatuarra zikloaren barruan. Ernest Lluch Kultur Etxean, gaur bertan, Brubaker (1980), eta martxoaren 8an ¡Quiero vivir! (I Want to Live, 1958) filmak proiektatuko dituzte bideo-forumean.

Musikaren esparruan, berriz, hiru zita aipatuko ditugu: Altzako Casares-Tomasene Kultur Etxean gaur bertan, martxoak 1, egingo duten Chopin-en omenezko kontzertua eta martxoaren 4ko Gitarra kontzertua. Asier musikariak, berriz, emanaldia eskainiko du martxoaren 8an Victoria Eugenia Clubean, 45 Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuan.

Erakusketa bat aipatu nahi dugu ere. Beñat Maizek martxoaren 4an Lugaritz Kultur Etxean inauguratuko duen Architectura.

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarte Eguna ospatzen dela kontutan hartuz, Intxaurrondoko XXII. Astea eta Altzako XXV.a abiatuko dira egun horretan bertan.

Bukatzeko, haurrentzako ekitaldi bat azpimarratuko dugu aste honetan ere:  Lugaritzen martxoaren 6an proiektatuko dugun Animal Channel (2008) filma.

Hona hemen martxoaren 1etik 8ra bitarteko agenda osatzen duten jarduera guztiak, baita haurrentzako agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.