Archivo » 2010 » febrero
Goiztirietan parte hartzeko entsegua otsailaren 10ean Konstituzio plazan
martes 09 de febrero de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Honen bidez Donostia Kulturak Goiztirien entsegura gonbidatu nahi ditu donostiar guztiak. Entsegua otsailaren 10ean, asteazkena, izango da iluntzeko 20:00etan Donostia Kulturaren bulegoetan, Konstituzio plaza, 1.
Donostiako Inauterietan oso finkaturik dagoen ekitaldia da hau. Momo jainkoa esnatzeko biltzen da jendea. Esnatu ondoren, denak elkarrekin kalejiran abiatuko dira Trinitate plazarantz bertan egingo den dantza saioan parte hartzera. Jarduera honekin Donostiako inauterien antzinako abestiak berreskuratu dira.
Ekitaldia otsailaren 13an, larunbata, izango da, 11:01etik aurrera. Informazio gehiago: Goiztiriak.

