Archivo » 2010 » febrero

Dena pintura da, Chuneta artistaren erakusketa ikusgai Okendo Kultur Etxean

Mercedes Sánchez-Agustino Pita Chuneta artistaren erakusketa gaurtik aurrera, otsailak 8, ikusgai egongo da Okendo Kultur Etxean. Dena pintura da erakusketa apirilaren 10era arte bisitatu daiteke: astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) eta larunbatetan (10:00-14:00 / 16:30-20:00).

Lanak hainbat zati ditu:

Horietako batean, bere pintura zatiekin egindako animazio-film labur bat aurkezten du.

Bestean, pintura hainbat forma eta hainbat euskarri eta egituratan aurkezten da: oihal gainean, egurraren gainean, airean zintzilikatutako pintura, zoru gainean, argazkietan,…..

Chunetaren asmoa bisitaria hiru dimentsiotako koadro batean fisikoki murgiltzea da eta horretarako, airean zintzilikatutako pintura xaflak erabiltzen ditu. Kolorea, egiturekin batera, bere obsesioa eta bere lan guztiaren izendatzaile komuna da.

Chunetaren ustetan, artistak inoiz ez dio bilatzeari utzi behar. Azken bi urtetan zehar bilaketa horretan aurkitutakoaren zati bat erakutsiko digu.

Artistari buruzko informazio gehiago duzue Chunetaren blogean, baita donostiakultura.com gunearen dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.