Archivo » 2010 » febrero

Asteko agenda: otsailak 8-15

La agenda semanal: 8 al 15 de febrero en castellano

Antzerkiari dagokionez, La marquesa de O antzezlana izango dugu otsailaren 12an eta 13an Victoria Eugenia Antzokian. Amaia Salamanca eta Josep Linuesa dira aktore nagusiak, Magüi Miraren zuzendaritzapean.

Musikari dagokionez, otsailaren 11n Roy Loney & Señor No + The Hi Risers kartelak zabalduko du Donostikluba Zirkuitua 2010 Egiako Gazteszenan.

Nosferatu programaren barruan, otsailaren 10ean, Antzoki Zaharrean, El último testigo (The Parallax View, 1974) filma, Alan J. Pakularena, ikusteko aukera izango dugu. Otsailaren 11n, berriz, Ivan Z. (2004) dokumentala botako dute Ivan Zulueta oroituz ekitaldian Larrotxeneko Kultur Etxean, berriki hildako zuzendariaren omenez. Aurkezlea Begoña del Teso izango da. Ernest Lluch Kultur Etxean, berriz, otsailaren 8an El hombre elefante (The Elephant Man, 1980) pelikulaz arituko dira gaurko bideo-forumean eta Gosford Park (2001) filmaz otsailaren 15ean.

Gaur, otsailak 8, Aurelia Arkotxa idazlea egongo da Lugaritz Kultur Etxean, Maite Gonzalez Esnalek gidatzen duen literatur solasaldian. DK Literatura programa barruan, Alber Vázquez idazleak Mediohombre liburua aurkeztuko du Liburutegi Nagusian (San Jeronimo). Aurkezlea Ander Izagirre kazetaria izango da.

Erakusketei dagokionez, gaur, otsailak 8 zabalduko da Chunetaren Dena pintura da Okendo Kultur Etxean.

Otsailaren 11n, Casares-Tomasene Kultur Etxean Iran pil-pilean… eta gu saltsan emanaldia izango da. 2009ko abuztuan neska euskaldunez osaturiko talde batek Iranen bizitutakoak kontatuko dituzte zuzenean.

Kaldereroak eta Artzaiak eta iñudeak festak pasa berri diren honetan, otsailaren 11tik 15era iñauterien txanda da.

Hona hemen otsailaren 8tik 15era bitarteko helduentzako agenda osatzen duten jarduera guztiak.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.