Archivo » 2010 » febrero

Ï, atzerriratze historia bat Gazteszenan

Datorren astebukaeran, otsailak 6 eta 7an, Egia Kultur Etxeko Gazteszena aretoak, Baro d´evel Cirk Cieren Ï antzezlana taularatuko du 20:00etan.

Zergatik ez barre egin gure desiren anabasari? Zergatik ez barre egin gure bidegabeen anabasari? Gerra Zibilaren hasiera 1936an, exodoa 1939an, diktadura 1975a arte.

Agertokian: Ï izeneko pailazo bat. Motorra: galdekizun den jatorri bat, Espainia eta haren izaera. Materiala: akrobazia-lana, pailazoaren jolasa eta eszenaren eta zinearen arteko erlazioa. Blaï Mateu Triasek gizon baten biziraupenaren historia kontatzen du, atzerriratze-historia bat. Orain ere bada atzerriratzerik, eta izango dira geroan ere, lurraldeak bahitu, saldu edo trukatu egiten direlako, bizitzak bezala.

Sarrerak, 10 euro (%25eko deskontuarekin gazte, langabetu eta pentsionistentzako) salgai daude jada Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, funtzio egunetan Gazteszenako  leihatilan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Los comentario están cerrados.