Archivo » 2010 » febrero

Donostiako Giza Eskubideen VIII. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea zabalik

UPV/EHUko aukera askeko kredituak lortuko dira, epaimahaian parte hartzeagatik

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen VIII. Zinemaldiaren (2010eko apirilaren 23tik 30era ospatuko dena) Gazte Epaimahaian izena emateko epea zabaldu da. Datorren apirilaren 8a arte, aipatutako epaimahai horretan parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek lehiaketaren webgunean oinarriak aurkitu eta izena emateko aukera izango dute (hona hemen formularioa).

Gazte Epaimahaiak Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatutako Film Labur Onenari Saria ematen dio. 2006tik gaur arte, Film Laburren Sail Ofiziala lehiakorra bilakatu da, eta, aurreko edizioen antzera, gazteak izango dira filmak ebaluatuko dituztenak, zinema-kalitateari eta giza eskubideen inguruko sentsibilizaziorako duten gaitasunari erreparatuz. Aurreko edizioan 123 gaztek parte hartu zuten gazte epaimahaian.

Antolakuntzak, burututako jarduera eta honi dagozkion orduak zehazten dituen ziurtagiria luzatuko du, unibertsitateko aukera askeko kredituak baliozkotzeko.

Gainera, Gazte Epaimahaiko kide izateak Zinemaldiko sail guztietara joateko aukera ematen du, inaugurazio eta amaierakoak barne.

Donostia, Bake Kulturako Gunea” programaren barnean, Zinemaldiak mundu osoko giza eskubideen urraketen aurrean donostiarrek kontzientzia kritikoa lantzea du helburu, eta horrekin batera, justizia, tolerantzia eta bakearen balioak sustatu eta zabaltzea.

Zinemaldia arreta berezia jartzen ari zaio azken urteotan gazteriari eta film laburren zinema-generoari. Gazte Epaimahaiari dagokio lehiaketan parte hartzen duen film labur bakoitza baloratzea. Irabazten duen lanak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Film Labur Onenari Saria jasoko du, 3.000 euroko saria, hain zuzen ere. Aurreko urteko irabazlea Él nunca lo haría (2009) izan zen, Anartz Zuazuarena.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.