Archivo » 2010 » febrero

Petti & Barrence Whitfield otsailaren 26an Lugaritzen

Petti eta Barrence Whitfield-ek kontzertua eskainiko dute otsailaren 26an, ostirala, Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz Kultur Etxea), arratsaldeko 21:00etan.

Petti eta Whitfield pasatako udan elkartu ziren, grabazio honetarako beren-beregi osatutako The Bloodyhotsaks taldearekin: Joseba Irazoki, Iñaki Guantxe eta Beñat Irureta. Pettik sortutako bost kantu eta Barrence Whitfieldek aukeratutako beste horrenbeste bertsio grabatu zituzten egun gutxitan, elkarrekin jotzen urteak daramatzaten musikariak bailiran. Ahotsak uluka, gitarra zorrotzak eta dantzarako atsedenik ematen ez duten erritmo sendoak aurkituko ditu entzuleak Pettiren kantuetan, eta tempo ertainak, folk giro akustikoak eta ahots gozo-bero bat Whitfieldek abestutakoetan.

Sarrerak (6 euro) salgai daude jada Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, emanaldiaren egunean Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.