Archivo » 2010 » febrero

Brainstorm talde alemana izango da VIII. Heavy Jaian

Brainstorm, Alemaniako heavy talde garrantzitsuenetarikoa, Altza Kultur Etxean (Larratxo pas., 55) izango da datorren otsailaren 27an Heavy Jaiaren zortzigarren edizioan.  Haiekin batera Donostiako Krait eta Usurbilgo Mendeku Itxua taldeak izango dira eszenatokian. Ekitaldia otsailaren 27an izango, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak 15 euro balio ditu (12 euro aurresalmenta: Zunbeltz tabernan eta Casares-Tomasene Kultur Etxean).

Donostia Kulturak eta New Thunder-ek antolatutako Heavy Jaiak zortzigarren urteurrena beteko du datorren otsailaren 27an Alemaniako Brainstorm heavy talde duelarik protagonista. 20 urteko ibilbidea du talde honek, zortzi album eta nazioarteko hainbat bira. Altzan izango dira euren Memorial Roots azken lana aurkezten. Brainstorm-ekin batera izango dira Donostiako Krait eta Usurbileko Mendeku Itxua taldeak.

Zortzigarren urtez Heavy Jaia musika estilo honen maitaleen topaleku bilakatuko da. Denbora honetan sendotuz joan da festa eta kontzertu soilaren formula gainditu du. Urtero bezala, jaialdian zehar kamiseta, disko, aldizkari eta posterrak oparitzeaz gain, gitarra elektriko bat zozketatuko da bertaratutako guztien artean. Baina festa giroa gailentzen den unea, zalantzarik gabe, dagoeneko klasiko bihurtu den playback lehiaketa da. Aukera paregabea, nahi duten guztiak eszenatokira igo, musika tresnak hartu eta euren idoloak imitatzeko, taldeen soinu eta argi potentzia berberaz. Epaimahaia kontzertuko taldeetako kideek osatzen dute, eta guztia hartzen dute kontutan, keinuetatik hasi eta mozorroetaraino.

Beste behin, New Thunder izenpean biltzen den heavyzale taldeak eginahalak egin ditu Altza Kultur Etxea bete eta heavy doinuekin irakiten jartzeko.

Dossierrak eta taldeen argazkiak donostiakultura.com-eko dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.