Archivo » 2010 » febrero
Atalak VI, dantzarekin hitzordua
martes 02 de febrero de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren otsailaren 4ean, gaueko 9etan, Dantzaz Konpainiak bere Atalak VI hitzordura gonbidatzen gaitu Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
Dantzaklub dantzaren formak aurkitzeko gonbita da, Dantzaz Konpainiako dantzariek egindako ikerketa-lanari esker. Edu Muruamendiarazek (Aukeran Dantza Taldea) bere sorkariaren atea irekiko du, eta emozio eta sentipen ugari sentiaraziko dizkigu topaketa horretan zehar. Konpainiako dantzariekiko pieza batek eta duo batek osatuko dute lehen saioko programa.
Sarrerak 6 eurotan daude salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).


Los comentario están cerrados.