Archivo » 2010 » febrero
Oteizaren testuetan oinarritutako emanaldia Ernest Lluch-en otsailaren 18an
miércoles 17 de febrero de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Otsailaren 18an Ernest Lluch Kultur Etxean Patxi Santamariak eta Inaxio Tolosak Oteiza: textos y otros poemas lana aurkeztuko du Erakusleihoa programa barruan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) eta sarrera doakoa izango du.
Oteiza artista totala da. Poesia bere lan osoaren muinean dago. Obra honetan, Patxi Santamariak ahotsa eta arima jartzen die Oteizaren testu poetikoei, Inaxio Tolosaren musikaren laguntzaz. Testu batzuk poemak dira, beste batzuk pentsamenduaren tximistak, aforismoak, euskal sortzaile nagusienetako baten indarra eta argitasunez beteak.
Informazio gehiago donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean.

