Archivo » 2010 » febrero

Apirilaren 23tik 25era Olatu Talka jaialdia sustatu du Donostia 2016k

250

Rompeolas, esta noticia en castellano.

Gure hirian inoiz egin ez dugun eta nahiko genukeen hori zer den gure buruari galdetzen diogunean, keinu eta une txikietan pentsatu ohi dugu, esaterako: “Kale erdian nire lagunekin dantzatzea gustatuko litzaidake…”, “Zinemara edozein ordutan joan nahiko nuke…”, “Gauean eta trafikorik ez dagoenean hirian patinatzea gustatuko litzaidake…”, “Etxera autobusez itzultzen ari naizen bitartean antzerki-lan bat ikusi nahiko nuke…”, “Jarduera artistikoren baten parte izatea gustatuko litzaidake…”.

Bada, hauek izan daitezke apirilaren 23tik 25era Donostiako toki ezberdinetan egingo den Olatu Talka kultur jaialdia osatuko duten jardueratako batzuk.

Hautagaitzaren proiektuak bezala, Olatu Talkak elkarren artean egindako lan prozesu baten emaitza izan nahi du; egitaraua, beraz, ez da oraindik egin, diziplina guztietako profesional, partikular eta zaleen arteko elkarlanaren fruitua izatea nahi baitugu.

Informazio gehiago: donostia.org eta donostia2016.eu.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.