Archivo » 2010 » diciembre

Demodé Quartet, umorez beteriko musika emankizuna, Antzoki Zaharrean

Datorren ostiraletik igandera, abenduak 10 eta 12a bitartean, Antzoki Zaharrak Txalo Produkzioak-enDemodé Quartet ikuskizuna aurkeztuko du 20:00etan. Ostiral eta larunbateko funtzioak euskaraz izango dira.

Umorez beteriko musika-emankizuna da Demode Quartet, non lau lagunek harritu egingo baikaituzte antzezpenean zehar beren nortasun bitxiei esker. A cappella kantaturiko bertsio jostgagarriak ditu antzerki-ikuskizun honek, batzuetan pianoak, gitarrak, biolak, kaxoi flamenkoak eta koreografiek lagundurik… Laburtuz, ordubete eta hogei minutuko show ezin jostagarriagoa, Patxi Barcoren zuzendaritzapean.

Argazkiak victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak,  18 eta 15eurotan, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.