Archivo » 2010 » diciembre

Daniel Abreuren Perro ikuskizuna, Victoria Eugeniako Clubean

Datorren ostegunean, abenduak 9, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoak Daniel Abreu Dantza Konpainiaren Perro ikuskizuna aurkeztuko du 2 1:00etan.

Historia titulutik bertatik hasten da, eta Perrok dirudi egokiena. Esan ohi da zakurra dela gizakiaren lagunik onena, baina piztiaren eta otzanaren erdibidean dago, konfiantzaren eta amorruaren, senaren eta “emaidazu hankatxoa”ren artean. Hor badu bere lekua zentzugabeak eta senaren bultzadaz eramanak. Eguneroko esplikaezinak. Gorputza da ikus daitekeen tresna bakarra, edo lan honetan aurreikus daitekeena, behinik behin. Dantza, pertsonala eta erdibidean, hizkuntza da berriz ere, autorearen arabera.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak (10 euro), salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.