Archivo » 2010 » diciembre
Luis Eduardo Aute eta Joan Isaacen kontzertua, bertan behera
sábado 04 de diciembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Gaur, abenduak 4, iluntzeko 20:00etan Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan Joan Isaacek eta Luis Eduardo Autek eman beharreko kontzertua bertan behera geratu da, Luis Eduardo Autek, aire-kontrolatzaileen auzia dela eta, ezin izan duelako abioirik hartu. Hori dela-eta, Donostia Kulturak barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik.
Sarreren itzulketei dagokienez, sarrerak erosteko erabilitako kanal beraren bitartez itzuliko dira. Kutxaren kanalen bidez (TeleKutxa, ServiKutxa eta www.kutxa.net) erosi zituztenei, automatikoki itzuliko zaie dirua. Leihatila ezberdinetan erositako sarrerak, aldiz, aipatu leihatiletan itzuliko dira abenduaren 9tik aurrera.

