Archivo » 2010 » diciembre
Maitasun eta intriga istorioak Sasibillekin, Victoria Eugenia Antzokian
viernes 03 de diciembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren astean, abenduak 10 eta 11, Victoria Eugenia Antzokiak Sasibill Elkarte Lirikoaren El huésped del sevillano zarzuela aurkeztuko du 19:30ean.
Toledon gertatzen da zarzuela hau. Hiri horretan, maitasun eta intriga korapiloetan nahasten dira bi pertsonaia. Raquel, Maese Andrés juduaren alaba, etengabe estutzen du Don Diego kondeak; eta Juan Luis, gorteko pintorea, konde tematiaren gehiegikerietatik salbatzen saiatuko da neska, kosta ahala kosta. Andeka Gorrotxategi, Marife Nogales, Iker Casares, Iñaki Alaba, Koldo Torres, Alicia Montesquieu, Sotto Voce Orkestra eta Sasibill Abesbatzarekin batera egongo dira oraingo honetan.
Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak 36, 28 eta 20euro , salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

