Archivo » 2010 » diciembre

Abenduaren 20an inauguratuko da Aiete Kultur Etxea

Aiete Kultur Etxea

Abenduaren 20an zabalduko ditu ateak Aiete Kultur Etxeak, programazio zabalarekin eta auzoaren eskakizun eta beharrei erantzungo dieten jarduerekin.

Inaugurazio egunean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ondorengo artistek eta taldek hartuko dute parte: Iban Nikolai (didgeridoo), Gero Axular Dantza Taldea, Easo Musika Eskolako Arpa Taldea, Araoz Gaztetxo Abesbatza, Oreka-TX (txalaparta), Aziza Brahim (kanta), Mitxel Ducau (alboka, ttunttuna, saxoa, gitarra). Egun horretan bertan zabalduko da ere Jose Angel Lasaren Elkartropiak erakusketa ere.

Aiete Kultur Etxea Donostia Kulturaren kultur etxeen sarean sartuko da; sare horren zertarako nagusia kultura hiriko auzo guztietara hurbiltzea da. Ondoan duen Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekiko loturari esker (pasa den uztailean ireki zituen ateak) Aiete Kultur Etxe berriaren programazioa eta zerbitzuak (Haurtxokoa, Gaztelekua, liburutegia, ikastaroak, erakusketak, eta abar) giza eskubideetan espezializatuko dira.

Hartara, Aieteko Parkeak martxan dituen egitasmoei esker, Bakerako Kultura Parkea bihurtzen da, hots, gune ireki bat non kultura, heziketa eta balioak biltzen eta integratzen baitira, natura eta hiriaren historia barne.

Donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean duzue kultur etxeari buruzko txostena eta hasierako programazioa.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.