Archivo » 2010 » diciembre
Txirri, Mirri eta Txiribiton junior hirukotearen Katxurri Miliputxi Victoria Eugenian
martes 28 de diciembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Ostegun honetan, abenduak 30, Victoria Eugenia Antzokiak Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior hirukotearen Katxurri Miliputxi ikuskizuna aurkeztuko du 17:00 eta 19:00etan.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo hirukote xelebrea Euskal Herrian jende guztiak ezagutzen du. Indarberrituta datoz eta gaztetuta herriz herri ibiltzeko asmoan, dagoeneko lau jira eskaini dituzten Txirri, Mirri eta Txiribiton juniorren eskutik. Txirri ta Mirri ta Txiribiton, Katxurri Miliputxi, Allakuidaus, Zoro Gaitezen, Amona Martxelonen baratzan, Zapi Zuria eta Altza Pelipe abesti martxoso, hunkigarri, barregarri eta eragileekin beren publikoa astinduko dute harriduraz eta pozez.
Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak 9, 7 eta 5 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

