Archivo » 2010 » diciembre

Festak. Santo Tomas Feriaren balantzea aurkeztu da

Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Udaletxean Santo Tomas Feriaren balantzea. Hona hemen datu garrantzizkoenak:

  • Txistorra ogitarteko salmentarako 55 postu jarri ziren, 15 talo postu eta Txistorra lehiaketa karpa bat.
  • Salmentak onak izan dira, baina 2009 urtekoak baino txikiagoak. Gutxi gora behera % 8 gutxiago.
  • Antolakuntzak koordinatutako erabilitako olioaren bilketa zerbitzuak, 1.700 litro olio jaso zituen (iaz baino 250 litro gehiago). Bilketa bi txandetan egin zen (bat goizez, eta bestea gauean feria amaitu zenean).
  • Aurten bigarren urtez jaso da beira eskuz (FCCren pertsonalarekin) eta oso arrakastatsua suertatu da.
  • Ferian jarri diren 70 WC kimikoak, era egokian indartu dute dagoen zerbitzu publikoa.
  • Feria inongo ustekaberik gabe igaro zen 10:00ak eta 20:00ak bitartean.
  • Aipatzekoa da, azaroaren 20eko zozketan postua egokitu zitzaien kolektiboek eduki zuten portaera gizalegezkoa, beraien postuak oso txukunak utzi zituzten feria amaitu ondoren, eta sortutako zaborra espreski egun honetarako prestatu ziren lekuetan utzi zuten.
  • Kandelak egiteko tailerra Bretxan: 27 partehartzaileak.
  • Haur tailerrean 150 haur parte hartu zuten, sei txanda desberdinetan,  ikusle ugari hurbildu zen, eta haurren trebeziarekin liluraturik gelditu ziren begira denbora luzez.
  • Herri Dantza Taldea Elkarteak eginiko euskal dantzak eta Estangaren erromeriak ere ikusle ugari bildu zituen Boulevardeko kioskoan. Primeran pasa zuten, eta gogoz jardun ziren erromerian fandango eta arin arinak dantzatzen.
  • Konstituzio plaza fruitu eta barazki postuekin oso dotore apainduta gelditu zen, ekoizleak neguko uzta onena ekarri zuten Donostiara eta dekorazioa primerakoa egin zuten.
  • Okendo plazan ospatu zen Txorimalo lehiaketak kolore puntu bat jarri zuen Ferian. 23 Txorimalo aurkeztu ziren (2009an 14 aurkeztu ziren).
  • Postu dotoreenari saria eman gabe geratu zen.
  • Okendo plazako animalien erakusketak (untxiak, antzarak, llamak, emuak, mandoak, astoak, indioilarrak eta ostrukak) familiak erakarri zituen gehien bat. Lekua aproposa da ekimen honetarako.
  • Txistorra-lehiaketa arrakastatsua  izan da. 30 ekoizlek parte hartu zuten (13 gipuzkoar eta 17 nafar) eta goi mailako produktuek erakutsi zituzten. Epaimahaikideen lana zaila suertatu zen.
  • Jarduera guztiak garaiz hasi ziren (kantu zaharrak, erromeria, haur festa, tailerrak, sari banaketak…). Eta feria jasotzen ere puntual hasi ziren denak, iluntzeko 20:00etan. Salmenta onak izan ziren, eta ekoizle gehienek hurrengo urtean berriz gure neguko feria honetara etortzeko gogoa adierazi zuten.

Gogoratu ere atzo bidali genuela lehiaketa ezberdinetako emaitzak (pdf).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.