Archivo » 2010 » diciembre
Teatro Estudioren The con Ionesco,Victoria Eugeniako clubean
lunes 20 de diciembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Datorren asteazkenean, abenduak 22an, Donostiako Teatro Estudio taldeak bere Thé con… Eugene Ionesco antzezlana aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan 21:00etan.
Oraingo honetan, Absurdoaren Antzerkiari buruzko hausnarketa egingo da, Eugene Ionesco bultzatzaile nagusietakoaren irudian oinarrituta, eta ibili labur bat egingo da era honetako beste antzerkigileen lanetan zehar, lanik esanguratsuetako batzuen antzezpenarekin bukatzeko.
Sarrerak (10 euro), salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

