Archivo » 2010 » diciembre

Xabier Leibar & Jean-Marie Seigneurin arkitektoen argazki erakusketa Okendon

Okendo Kultur Etxeak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Bordeleko arc en rêve arkitektura-zentro entzutetsuarekin elkarlanean, ipar Euskal Herriko Xabier Leibar & Jean-Marie Seigneurin arkitektoei eskainitako erakusketa aurkezten du. Erakusketa hirurogeita hamabost argazkik osatzen duten bilduma dugu.

Erakusketa arc en rêve centre d’architecture zentroak diseinatu, burutu eta lehen aldiz 2007ko martxoan aurkeztu zuen arc en rêve taldearen architectures d’ici erakusketa-zikloaren barruan. Orain, erakusketa egokitu eta % 50 inguru zabaldu dute Okendo Kultur Etxean aurkeztu ahal izateko.

Duela 15 urtetik hona, arkitektura-estudioak, programa apaletan oinarrituta, garatu dituen proiektuen aurkezpenak berak, toki eta jakintza eraikitzailearekiko, xehetasunen gustuarekiko interesarekin ekoiztutako eta beti ondo diseinaturiko lanaren neurri zehatza ematen digu.

Erakusketa 2011ko urtarrilaren 29a arte egongo da Okendon 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era -astelehenetik ostiralera- eta 10:00etatik  14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara larunbatetan.

Informazio gehiago duzue donostiakultura.com webguneko dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.