Archivo » 2010 » diciembre

2010eko Santo Tomas Feria aurkeztu da gaur

Santo Tomas eguna Donostian

Gaur goizean aurkeztu da Donostian abenduaren 21ean ospatuko den Santo Tomas Feria. Hona hemen datu interesgarrienak:

  1. Honako hauek izango dira festaren kokaguneak: Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Okendo plaza, Trinitate plaza, Sarriegi plaza, Boulevard zumardia, Elkano kalea, Txurruka kalea.
  2. Postu-kopurua: produktu desberdinak izango dituzte. Nabarmentzekoak dira: txistorra (58), taloa (13), gazta (13), artisau-ogia (1), iberikoak eta urdaiazpikoa (2), erroskillak (4), eztia (5), loreak (2), babarrunak (1), artisautza (53), sagardoa (4), ahate-produktuak (6), kontserbak (6), gulak (1), txokolateak eta turroiak (5), likoreak (1), ardoa (1), barkilloak (1), euskal pastela (3), garrapiñatuak (3), gozoak (8), hestebeteak (4), soja eta seitana (1), marmeladak (1), patata ekologikoa (1), fruitu lehorrak (2), barazki eta fruituak (4), askotarikoak (3).
  3. Feriako aurtengo txerriak Filemona du izena. Leitzakoa da (Arro baserria) eta une honetan 300 kilo pisatzen ditu (Feria egunerako 345 kg pisatzea espero da).

Lehiaketei dagokienez:

  • Txorimalo lehiaketa: 18 taldek 24 txorimalo aurkeztuko dituzte. Sariak: 600, 400 eta 200 euro. Okendo plazan.
  • Fruituak eta Barazkiak, Jose Salaberria Memoriala. Konstituzio plazan.
  • Eztia. Donostialdeko ezti-ekoizleek parte hartuko dute, San Juan kalean.
  • Txistorra. Euskal Herriko eta Nafarroako leku desberdinetatik etorritako 29 parte-hartzaile izango dira. Gipuzkoa plazan

Gainera, haur-tailerra eta haur jolasak egongo dira, abere erakusketa, Anjel Mari Peñagarikano eta Maialen Lujanbio bertsolarien jarduna, euskal-dantzak, trikitilariak, etab.

Datu gehiago donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.