Archivo » 2010 » diciembre

Noches de blanco papel, Roger Wolferen poesia errezitaldia Ernest Lluch Kultur Etxean

Roger Wolfe eta Vicente Llorente

Bihar, abenduak 16, Ernest Lluch Kultur Etxean Roger Wolfek poesia errezitaldia eskainiko du, Vicente Llorenteren musika lagun. Noches de blanco papel ekitaldia iluntzeko 19:30ean hasiko da kultur etxeko areto nagusian (sarrera Anoeta Estadioko 7 eta 8 ateen artean) eta doakoa izango da.

Roger Wolfe Westerham-en jaio zen (Kent, Ingalaterra), 1962ko urriaren 17an. 1967an bere familia Alacantera mugitu  zen. 80ko hamarkadan lan ezberdin askotan aritu zen ingelesaren irakaskuntza jorratu aurretik, geroago aldibereko itzultzaile bezala lan egin zuelarik. 1986an bere lehen liburua argitaratu zuen, Diecisiete poemas, Ángel Caffarenaren tailer mitikoan; Malagako Dardo inprimategian (Sur lehenago). Geroztik, hogei liburu inguru argitaratu ditu: poemak, narrazio bildumak, bere hitzetan “fikzio-saiakera” bezala definitzen dituen lanak (nabigazio-egunkari edo idazlearen liburuak deitu ditzakegunak, edo idazle liburuak), egunkariak eta nobelak. Guztiak, Tangling Through the Slime poema liburua kenduta (Espainian edizio elebidun batean plazaratua), espainolez idatziak.

Prentsa-txostena eta argazkiak donostiakultura.com gunearen dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.