Archivo » 2010 » diciembre
Bide Ertzean Victoria Eugenia Antzokian izango da abenduaren 16an
lunes 13 de diciembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Bide Ertzeanek kontzertua eskainiko du abenduaren 16an, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.
Bide Ertzeanek etengabe landu du bere soinua errepidean egin dituen hamabi urteotan, eta hasierako diskoetan nagusi zen pop estilotik gaur egungo ukitu rockeroagoetara aldatu da. Halaxe ageri da Don Inorrez CD berrian. 1998an abian jarri zenetik, taldeak bere soinu-unibertsoa sortzea lortu du, abestiz abesti, kontzertuz kontzertu, euskal musikaren esparruan.
Sarrerak (12 eta 10 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

