Archivo » 2010 » diciembre
Donostiako Espetxeko presoen lanak ikusgai Loiola Kultur Etxean abenduaren 17ra arte
miércoles 01 de diciembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
1991. urtetik ohikoa bihurtu den bezala, Martuteneko kartzelan lanean ari diren zenbait elkartek (IRESGI eta Hegaldi Pastoral Penitenciaria) erakusketa antolatu dute Loiola Kultur Etxean. Lanak ikusgai egongo dira gaurtik abenduaren 17ra bitartean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:30era.
Ekitaldi honekin eman nahi dira ezagutzera kartzelako murruetatik kanpo urtean zehar askatasunik gabeko pertsonek egiten dituzten lanak .
Horrela, kartzelaren eta ingurunearen artean dagoen hausturari egin nahi zaio aurre eta beste bizilagun batzuk pairatzen duten egoeraren berri eman, gizartea sentsibilizatu nahian. Izan ere, presoak betiko ahaztuak direla baitirudi askotan.
Erakusketaren beste helburuetako bat da kartzelan dauden pertsonak laguntzea dituzten gaitasunak erabil ditzaten.


