Archivo » 2010 » noviembre

Zenet Victoria Eugenia Antzokian izango da azaroaren 12an

Zenetek kontzertua eskainiko du azaroaren 12an, ostirala, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.

Crooner andaluziar bat da Toni Zenet, hegoaldeko Sinatra halako bat, bidaia batean abiatzen dena, hasi andaluziar koplan eta, tango argentinarra eta son kubatarra tarteko, New Yorkeko jazzeraino iristen dena. Ez da hasi berria musikan: Sur S. A. taldearekin, funky flamenkoa egiten zuen. Los mares de China lehen diskoaren abestiek klasikoen bertsioak dirudite, baina berak konposatuak dira; gauekoak eta eguzkitsuak aldi berean, Málaga bere sorlekua bezala.

Sarrerak (24 eta 20 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.