Archivo » 2010 » noviembre
Xabinaitor, Wazemank-en eskutik, Antzoki Zaharrean
martes 09 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Datorren ostegunetik, azaroak 11, hurrengo igandera arte, hilak 14, Antzoki Zaharrak Xabinaitor ikuskizuna aurkeztuko du 20:00etan, funtzio bikoitzarekin larunbatean 22:30ean ere.
Superman, Batman, Spiderman…superheroi hauen garaia pasa zen. Orain, gu-rean …EGA agiria duen superheroi bakarraren garaia heldu da…Xabinaitor!!! 8 urtetik 158 urte bitartekoentzako antzerki lana Wazemankeko lan-taldearen eskutik. Geure buruaz barre egitea bezalakorik ez dagoelako…Patxi Gallegoren komikian oinarritua eta Nagore Aranburuk antzerkirako egokitua. Asier Sota, Mikel Pagadi, Anjel Alkain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Mikel Laskurain eta Ixabel Agirresarobek antzeztua Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean.
Argazkiak victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak, 18 eta 15eurotan, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

