Archivo » 2010 » noviembre

Capella de Sant Estevek kontzertua emango du Victoria Eugenia Antzokian azaroaren 9an

Capella de Sant Estevek kontzertua eskainiko du azaroaren 9an, asteartea, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.

Capella de Sant Esteve taldea 2006. urtean sortu zen, errepertorio barrokoari ikuspegi berria ezartzeko asmoz. Taldekideak Europako ikastegi hoberenetan hezi dira (Hagako Koninklijk Conservatorium, Schola Cantorum Basiliensis, ESMUC, Berlingo Universität der Künste), eta oso gutxitan interpretaturiko lanetan espezializatu dira. Oraingo honetan, Johann Sebastian Bachen hiru kantata dakarzkigute (BWV 64, BWV 133 y BWV 140).

Sarrerak (20, 16 eta 13 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.