Archivo » 2010 » noviembre

Asteko agenda: azaroak 8-15

Les quatre cents coups

Aste honetan ere jarduera mordoa daude Donostia Kulturaren gordasolapean.

Antzerkiarekin hasteko: azaroaren 10ean The con Tennessee Williams Victoria Eugenia Club-en; azaroaren 11n, Xentimorik gabe antzezlana eskainiko du Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak osaturiko bikoteak Loiola Kultur Etxean; egun horretan bertan, azaroaren 11n, Xabinaitor antzezlanarekin igoko dira Gorringokoak Antzoki Zaharreko agertokira. Anjel Alkain eta konpainia azaroaren 14ra arte egongo dira Kale Nagusiko antzokian. Gainera, azaroaren 13an, Golden Apple Quartet-ek En Blanco y Negro lanaren bi saio eskainiko ditu Victoria Eugenian Gipuzkoako Gizakia Helbururen 25. urteurrenean.

Joan zen ostiralean amaitu zen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astea, baina gaur bertan, azaroaren 8an, hasiko da jaialdiaren B Aldea izeneko zikloa: El mago filma proiektatuko da Okendo Kultur Etxean (astean zehar emanaldi gehiago Okendo eta EHUko Zuzenbide Fakultatean: 9an, 10ean, 11n ) eta, Fantasiazko azaroa izeneko zikloan, Alien, el octavo pasajero, Ernest Lluch Kultur Etxeko bideo-forumean.

Zinemarekin jarraitzeko, ikasturte honetako Nosferatu zikloa François Truffaut zinemagile frantsesari eskainiko zaio. Lehen filma, azaroaren 10ean, proiektatuko da Antzoki Zaharrean: Les quatre cents coups. Otras rosas rojas zikloaren barruan, berriz, azaroaren 15ean Dunia: Kiss Me Not on the Eyes ikusteko aukera dago (Antzoki Zaharren ere).

Bi dantza-emanaldi aste honetan: azaroaren 11n Dantzaklub saio berria Victoria Eugenia Clubean. Dantzaz Konpainiak Atalak IX eskainiko du. 13an, berriz, Kukai Sok (2)rekin arituko da Egiako Gazteszenan.

Classic programaren hitzordu berri bat dute musika klasikoa gustuko dutenek: Capella de Sant Esteve hilaren 9an, Victoria Eugenian. 9an ere, Egian kasu honetan, Drums taldeak beteko du Gazteszena Aretoa (Gaztemaniak programa). San Miguel Donostikluba Zirkuituaren barruan, Telekinesis, The Brandy Hips eta Marlon Branys DJ Set dugu 13an, 21:15ean, DOKAn. Bi zita gehiago Victoria Eugenian: Zenet azaroaren 12an eta Pastora Soler 14an.

Literaturari dagokionez, azaroaren 8an, Literatura eta kafea zikloaren barruan Asun Garikano idazlearen Far Westeko Euskal Herria liburuaren gainean hitz egingo dute Lugaritz Kultur Etxean. Oier Guillán Eskuen Sustraiak emanaldiarekin arituko da Ernest Lluch Kultur Etxean, Erakusleihoa barruan, azaroaren 11n. Egun horretan, bertan, kultur etxeko Liburutegian Eduardo Mendozaren Tres vidas de santos izango dute solasaldirako aukeratutako liburua.

Jon Maia eta Amets Arzallus bertsotan arituko dira Loiolako Eliza kalean, San Martin Topaketetan, hilaren 14an. Eta hilaren 11n, Montse Ereño irakasleak Zergatik da Internet arrisku gune bat hitzaldia eskainiko du Tomasene Kultur Etxean.

Donostia Kulturaren agenda osatzen duten emanaldi guztiak: azaroak 8-15, baita haur agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.