Archivo » 2010 » noviembre

Golden Apple Quartet-ek Gipuzkoako Gizakia Helbururen 25. urteurrena ospatuko du Victoria Eugenian

Datorren larunbatean, azaroak 13, eta Gipuzkoako Gizakia Helbururen 25. urteurrena dela eta, Golden Apple Quartet taldea Victoria Eugenia Antzokira bueltatuko da En Blanco y Negro lanarekin (bi emanaldi: 20:00etan eta 22:30ean).

Goldenekoek ustekabe handia hartu dute: baul zahar bat, urteetan galduta egondakoa, agertu da senide baten ganbaran. Hipolito Garmendia, Zacarias Errondosoro, Bernabe Ochoa eta Calixto Romanoren gutunak, bidaia-egunkariak eta prentsa-ebakinak, kritikak, partiturak, trajeak eta abar dauzka, hau da, Goldenekoen lau birraitonen hainbat gauza. Gipuzkoako Gizakia Helbururen 25. Urteurrena ospatzeko antolatutako emanaldia.

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak (20, 15, 10 euro), salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.