Archivo » 2010 » noviembre
Joan Isaac eta Luis Eduardo Aute egongo dira Lugaritzen abenduaren 4an
martes 30 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Luis Eduardo Autek eta Joan Isaacek kontzertua eskainiko dute abenduaren 4an, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan. Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da.
Auteclàssic Joan Isaacen behar batetik sortu da: Luis Eduardo Aute, gure garaiko kantautore handienetako baten abestien irakurketa desberdina saiatzeko beharretik. Askotan, ibilbide luzea eta jendetza zabalak ezagutzen duen obra duten artistei eransten zaie “klaskiko” izenondoa: belaunaldi bat baino gehiagoren musika- eta emozio-oroimenaren osagai diren abestiak egin dituztenei. Aute da artista horietako bat; hutsalkerian erori ez dena, eta, oso berea duen ikuspegi batetik, gizakiaren emozio oinarrizkoenez hitz egiten duten kantak idazten jakin duena; maitasunaz, heriotzaz, bakardadeaz edo sexuaz.
Sarrerak (18 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan emanaldiaren egunean, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian duzue: dossierren atalean.


