Archivo » 2010 » noviembre
Le Petit Théâtre de Painen festa basatia Gazteszenan
miércoles 03 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Datorren larunbatean eta igandean, azaroak 6 eta 7, Le Petit Théâtre de Pain taldeak – 2009ko Donostia Antzerkia Sariaren irabazle- bere azkeneko lana, Errautsak, aurkeztuko du Egia Kultur Etxeko Gazteszena Aretoan 20:00etan.
Hodei hil egin da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, haren hiletan bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Sarrerak, 10 eurotan, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Gazteszenako leihatilan funtzio egunetan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

