Archivo » 2010 » noviembre

Asteko agenda: azaroak 29-abenduak 6

Chicago, El Musical

Abenduaren 1etik 5era Chicago musikalarekin gozatzeko aukera izango dugu Victoria Eugenia Antzokian.

Musikaren alorrean, San Miguel Donostikluba Zirkuituaren barruan, Tallest Man on Earth egongo da Le Bukowskin abenduaren 3an. Egun horretan bertan, The Sparteens taldea DOKAn egongo da Imanol Oroituz 2010: Rock Radical Vasco. Pakean utzi arte jardunaldiak  ixten. Eta Auteclàssic kontzertua eskainiko dute Joan Isaac-ek eta Luis Eduardo Autek berak Lugaritz Kultur Etxean hilaren 4an.

Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Eguna. Programazio aberatsa prestatu du Euskararen Udal Patronatuak eta Nik ere euskaraz webgunearen duzue agenda guztia.

Zinemari dagokionez, François Truffaut zinemagile frantsesari eskainitako Nosferatu zikloan abenduaren 1ean Antzoki Zaharrean: La peau douce filma ikusteko aukera izango da. Kultur etxeetako bideo-forumei dagokionez, Ernest Lluch-en, gaur, hilak 29, Regreso al futuro (Back to the Future) botako dute eta La duda (Doubt) Tomasene Kultur Etxean. Abenduaren 1ean, berriz, Egia Kultur Etxean Un lugar donde quedarse (Away We Go) pelikularen txanda da.

Literaturaren alorrean, El libro de los destinos liburuari buruz solastuko dira azaroaren 30ean Beatriz Monrealek Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) gidatzen duen solasaldian. Gainera, Joan Mari Irigoienek eta Xabier Mendigurenek osatzen duten bikoteak Tomasene Kultur Etxean arituko dira hilaren 2an Nor bere bidean (Orbetarrak III) liburuari buruz. Eta hilaren 2an ere Narratzailearen Txokoak hileko hitzordua izango du Ernest Lluch-en.

Maite Caballerok eta Ainize Sarasolak abenduaren 4an, eguerdiko 12:00etan, zabalduko dute erakusketa Egia Kultur Etxean. Eta gaur bertan emango zaie hasiera Mendia eta Naturari buruzko jardunaldiei, Club Vasco de Camping Elkartearekin batera azaroaren 29tik abenduaren 2ra Okendo Kultur Etxean egingo direnak. Azaroaren 30ean, berriz, Musika Klasikoari buruzko hitzaldia emango du Carlos Benitok Ernest Lluch-en.

Donostia Kulturaren agenda osatzen duten emanaldi guztiak: azaroak 29-abenduak 6, baita haur agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.