Archivo » 2010 » noviembre

Vaivén taldearen Duda razonableren estreinaldia, Victoria Eugenian


Bihar eta etzi, azaroak 26 eta 27Victoria Eugenia Antzokiak Vaivén Producciones-en Duda razonable aurkeztuko du. Borja Ortíz de Gondrak egin eta Josep María Mestres zuzendutako lan hau, Marcial Álvarez, Ana Pimenta, Marta Poveda eta Mariano Venancio ditu protagonista. Funtzioak 20:00etan izango dira.

Olga eta Javier etxean lasai-lasai afaltzen ari direla, Lucíaren sakelakoak jo du, etxeko garbitzailearenak. Olgak telefonoa hartu, eta gizon baten mehatxu gogorrak entzun ditu. Entzun duenaren berri eman dio Lucíari, baina hark ukatu egin du inolako tratu txarrik sufritzen duenik. Lagundu egin behar zaio laguntzarik nahi ez duenari, ala hobe da ez sartzea? Horrela hasten da thrillerra, eta bertan barneratuko da Olga, gezur eta erdi-egien sare batean.

Otras Rosas Rojas zikloaren barne programatutako ikuskizuna.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak 22, 16 eta 10 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.