Archivo » 2010 » noviembre
Festak: 2011ko inauterietako kartela egiteko deialdia
viernes 26 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Donostia Kulturak 2011ko Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa deitu eta nahi duten guztiei, partikular edo enpresa izan, parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Zirriborroak aurkezteko azken eguna: abenduak 30 (muga, eguerdiko 13:30ak). Proposamenak ondoko helbidera bidali edo bertan entrega daitezke: Donostia Kultura. Konstituzio plaza, 1-1. 20003 Donostia.
Gutunazal itxian eta izenburu edo goiburu berberarekin, zirriborroaren atzeko aldean itsatsita, parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi beharko dira: egilea edo enpresa, telefono-zenbakia, IFZ/IFK. Gutunazalean “2011ko Inauterietarako Kartelen Lehiaketa” idatzi beharko da.
Oinarriak donostiakultura.com-eko dossierren atalean dituzue.


