Archivo » 2010 » noviembre
Juan Carlos Santamaríaren azkeneko lana, Victoria Eugeniako Clubean
miércoles 24 de noviembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak

Bihar osteguna, azaroak 25, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoak Santamaría Compañía de Danzaren Vergüenza ikuskizuna aurkeztuko du 2 1:30ean.
XXI. mendean gaude, eta oraindik ere ez da egunik albisteetan ahulenek (eta horien artean emakumeek), sufritu behar dituzten zorigaitz, injustizia eta eskasien berri ez datorrenik. Lan hau Aída Badia dantzariarentzako solo gisa pentsatua da, eta zinezko tour de force fisiko eta emozionala da harentzat, lau egoera desesperatutara hurbiltzen gaituelarik: oihu isildua, ikara sorrarazten duen negarra, zurrumurru itoa edo isiltasun inposatu, kaltegarri eta bidegabea.
Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak (10 euro), salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

